BADUT KUTXA BAT Badut kutxa bat Hantxe gordetzen ditut eskorpioia, kanika bat eta begizta Badut kutxa bat Eta hor nahasian kromoak, gozokiak, klip bat Aldizkaritik moztutako jostailuaren ebakina Anttonen karikatura Aitaren argazkia Badut kutxa bat arkakusoentzako etxe, inurri eta maitagarri txikientzat ere. Auto bat da nire kutxa, Hegazkin, itsasontzi eta tren. Espaziontzien modura zuzen Galaxiak zeharkatzen Tornado bat lez jiraka Udaberriko brisa epelean Sorgin-belarren luma kulunkarien antzera Horrela eta bestela ere mugitzen da nire sekretuen gordailua Badut kutxa bat eta ez da oso handia baina bertan sartzen da nigan dagon guztia
Beuys eta koiotea KOIOTEA Leihotik kanpora begira nagoela ikusi dut txakurra katedralaren bidean. Gizon bat lotan dago San Nicolas katedraleko arkupetan. Kaneloni erraldoia ematen du museoaren ondoan botata aurkitu duen feltrozko maindire gris horretan bilduta. Barruan, ezkutatuta gorderik dauka aitonak erabiltzen zuen moduko bastoia, eskuartean geratzen zaion apurra babesteko. Behin, Exijentzia Txikiko Aterpetxean, bertan erroldatzeagatik hilero ematen dieten dirua lapurtu zioten lotan zegoela eta jada ez da inortaz fidatzen. Bat-batean, atzetik, lepoaldetik, arnas epelaren ufadak esnatu du. Gizatiarra ez den arnasa lepoan sumatzen du kiratsa dariola. Kolpetik jaiki eta feltroa gainetik jarri du burua animaliarengandik babesteko. Honek, maindireari koska egin eta tiraka urratu du zarpail bat. Harrapatuta dago animalia ere feltroari letaginak gakotuta. Gizona beldurtuta dago eta makila altxatu du haren kontra piztia ikusi ez arren. Uxatu nahi du ihes alde e...
Comentarios
Publicar un comentario