ziurra dena
ZIURRA DENA
Ziurgabetasuna: ziurra ez denaren nolakotasuna. Fisikan, fenomeno kuantikoak azaltzeko
erabilitako kontzeptua... Etortzear eta gertatzear den horrek ezinezkoa du barne lasaitasuna
bermatzea.
Ziurra denak, guk espero bezala jokatu eta gertatuko denak, inolako zalantza kutsurik ez
duenak... horrek lasaitzen gaitu, konfiantza eman; hala izango dela badakigu.
Ez nago ados.
Ziurrak ziren ondoko gertaera hauek:
Nire koinatua ikusi nuela pikondo batera igota. Ez lehen bi adar potoloetara helduta, goiko
azken adar meharretara igota baizik.
Nire koinatuak begi bat faltan, bi metroko altuera eta ehun eta "piku" kilo dituela.
Kirtenak ez duela azken hogeitabi urteetan gomendio bakar bat ere onartu.
Eta pikondoen adarrak hauskorrak direla.
Ziurra denak ez du beti lasaitzen.
Jesukristo pikondoa madarikatzen

Comentarios
Publicar un comentario