kutxa
BADUT KUTXA BAT
Badut kutxa bat
Hantxe gordetzen
ditut eskorpioia, kanika bat eta begizta
Badut kutxa bat
Eta hor nahasian
kromoak, gozokiak, klip bat
Aldizkaritik moztutako
jostailuaren ebakina
Anttonen karikatura
Aitaren argazkia
Badut kutxa bat
arkakusoentzako etxe,
inurri eta maitagarri txikientzat ere.
Auto bat da nire
kutxa,
Hegazkin, itsasontzi
eta tren.
Espaziontzien modura
zuzen
Galaxiak zeharkatzen
Tornado bat lez jiraka
Udaberriko brisa
epelean
Sorgin-belarren luma
kulunkarien antzera
Horrela eta bestela
ere mugitzen da
nire sekretuen
gordailua
Badut kutxa bat
eta ez da oso handia
baina bertan sartzen
da
nigan dagon guztia
Comentarios
Publicar un comentario