Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2017

Argazkiari buruz idatzi

Imagen
Beuys eta koiotea KOIOTEA Leihotik kanpora begira nagoela ikusi dut txakurra katedralaren bidean. Gizon bat lotan dago San Nicolas katedraleko arkupetan. Kaneloni erraldoia ematen du museoaren ondoan botata aurkitu duen feltrozko maindire gris horretan bilduta. Barruan, ezkutatuta gorderik dauka aitonak erabiltzen zuen moduko bastoia, eskuartean geratzen zaion apurra babesteko. Behin, Exijentzia Txikiko Aterpetxean, bertan erroldatzeagatik hilero ematen dieten dirua lapurtu zioten lotan zegoela eta jada ez da inortaz fidatzen. Bat-batean, atzetik, lepoaldetik, arnas epelaren ufadak esnatu du. Gizatiarra ez den arnasa lepoan sumatzen du kiratsa dariola. Kolpetik jaiki eta feltroa gainetik jarri du burua animaliarengandik babesteko. Honek, maindireari koska egin eta tiraka urratu du zarpail bat. Harrapatuta dago animalia ere feltroari letaginak gakotuta. Gizona beldurtuta dago eta makila altxatu du haren kontra piztia ikusi ez arren. Uxatu nahi du ihes alde e