Argazkiari buruz idatzi


Beuys eta koiotea


KOIOTEA

Leihotik kanpora begira nagoela ikusi dut txakurra katedralaren bidean.

Gizon bat lotan dago San Nicolas katedraleko arkupetan.
Kaneloni erraldoia ematen du museoaren ondoan botata aurkitu duen feltrozko maindire gris horretan bilduta. Barruan, ezkutatuta gorderik dauka aitonak erabiltzen zuen moduko bastoia, eskuartean geratzen zaion apurra babesteko. Behin, Exijentzia Txikiko Aterpetxean, bertan erroldatzeagatik hilero ematen dieten dirua lapurtu zioten lotan zegoela eta jada ez da inortaz fidatzen.
Bat-batean, atzetik, lepoaldetik, arnas epelaren ufadak esnatu du. Gizatiarra ez den arnasa lepoan sumatzen du kiratsa dariola.
Kolpetik jaiki eta feltroa gainetik jarri du burua animaliarengandik babesteko. Honek, maindireari koska egin eta tiraka urratu du zarpail bat. Harrapatuta dago animalia ere feltroari letaginak gakotuta.
Gizona beldurtuta dago eta makila altxatu du haren kontra piztia ikusi ez arren. Uxatu nahi du ihes alde egin dezan.
Ez dio minik eman nahi, funtsean biak baitira kaleko piztiak. Biak dira gose, hotz eta beldur.

Han dator animalia eta farolaren argirantz hurbildu ahala konturatu naiz ez dela txakurra. 


Comentarios

Entradas populares de este blog

ziurra dena

Denbora