Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2018

Denbora

Imagen
Denbora joan eta denbora etorri Denbora hartu, eman, galdu eta irabazi Denbora neurtu, antolatu, baliatu eta erabili Denbora, gozatu, zukutu, bizi! Denbora eten.

kutxa

Imagen
BADUT KUTXA BAT Badut kutxa bat Hantxe gordetzen ditut eskorpioia, kanika bat eta begizta Badut kutxa bat Eta hor nahasian kromoak, gozokiak, klip bat Aldizkaritik moztutako jostailuaren ebakina Anttonen karikatura Aitaren argazkia Badut kutxa bat arkakusoentzako etxe,  inurri eta maitagarri txikientzat ere. Auto bat da nire kutxa, Hegazkin, itsasontzi eta tren. Espaziontzien modura zuzen Galaxiak zeharkatzen Tornado bat lez jiraka Udaberriko brisa epelean Sorgin-belarren luma kulunkarien antzera Horrela eta bestela ere mugitzen da nire sekretuen gordailua Badut kutxa bat eta ez da oso handia baina bertan sartzen da nigan dagon guztia  

ziurra dena

Imagen
ZIURRA DENA Ziurgabetasuna: ziurra ez denaren nolakotasuna. Fisikan, fenomeno kuantikoak azaltzeko erabilitako kontzeptua... Etortzear eta gertatzear den horrek ezinezkoa du barne lasaitasuna bermatzea. Ziurra denak, guk espero bezala jokatu eta gertatuko denak, inolako zalantza kutsurik ez duenak... horrek lasaitzen gaitu, konfiantza eman; hala izango dela badakigu. Ez nago ados. Ziurrak ziren ondoko gertaera hauek: Nire koinatua ikusi nuela pikondo batera igota. Ez lehen bi adar potoloetara helduta, goiko azken adar meharretara igota baizik. Nire koinatuak begi bat faltan, bi metroko altuera eta ehun eta "piku" kilo dituela. Kirtenak ez duela azken hogeitabi urteetan gomendio bakar bat ere onartu. Eta pikondoen adarrak hauskorrak direla. Ziurra denak ez du beti lasaitzen.  Jesukristo pikondoa madarikatzen