kutxa

BADUT KUTXA BAT

Badut kutxa bat
Hantxe gordetzen ditut eskorpioia, kanika bat eta begizta
Badut kutxa bat
Eta hor nahasian kromoak, gozokiak, klip bat
Aldizkaritik moztutako
jostailuaren ebakina
Anttonen karikatura
Aitaren argazkia
Badut kutxa bat arkakusoentzako etxe,
 inurri eta maitagarri txikientzat ere.
Auto bat da nire kutxa,
Hegazkin, itsasontzi eta tren.
Espaziontzien modura zuzen
Galaxiak zeharkatzen
Tornado bat lez jiraka
Udaberriko brisa epelean
Sorgin-belarren luma kulunkarien antzera
Horrela eta bestela ere mugitzen da
nire sekretuen gordailua
Badut kutxa bat
eta ez da oso handia
baina bertan sartzen da
nigan dagon guztia

 cajas bilaketarekin bat datozen irudiak


Comentarios

Entradas populares de este blog

ziurra dena

Denbora

Argazkiari buruz idatzi